Hondarribia 10K

OHIKO GALDERAK

Dortsalak Deportes González dendan banatuko dira, ordutegi hauetan:

  • Apirilaren 24an, ostirala: 11:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Apirilaren 25an, larunbata: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Apirilak 26, igandea: dortsala probaren irteera puntuan jaso ahal izango da.

 

Ezinbestekoa da NANa edo beste egiaztagiriren bat aurkeztea dortsala jasotzeko. Saiatu garaiz joaten, dortsalak hartzeko unean aglomeraziorik egon ez dadin

Honako erritmo hauetarako erbiak egongo dira:

  • 3.45 ‘/ km
  • 4 ‘/ km
  • 4.15 ‘/ km
  • 4.30 ‘/ km
  • 4.45 ‘/ km
  • 5 ‘/ km

Dutxak eta aldagelak helmuga ondoko kiroldegian egongo dira.

Hondartzako pasealekuan zein hondartzako aparkalekuan zehar aparkatu ahal izango da.

Lasterketa 09:30ean hasiko da eta dortsalak 08:00etatik aurrera banatuko dira, 09:10 arte.